2018(e)ko abenduaren 25(a), asteartea
2018(e)ko abenduaren 9(a), igandea
Bideoa: Familia ezagutzen
Orain gabonak gertu ditugula, telebista eta beste hedabideak iragarkiz betetzen zaizkigu. Baino badago aurten bat bereziki asko gustatu zaiguna; Ikearena alegia. Bideo hau ikustea proposatzen dizuegu, uste dugulako hausnarketa oso interesgarri bat egitera bultzatzen duela.
Hausnarketarako galderak:
- Bideo hau ikusi eta gero, zure etxean antzeko zerbait gertatu daitekeela pentsatzen duzu?
- Zein uste duzu dela bideoaren mezua?
- Ba al du zerikusirik Gabonekin?
- Zer egin dezakegu horrelako egoerak saiesteko? Ze ideiak bururatzen zaizkizu?
- Eta eskolan, zer egin dezakegu benetako gabon batzuk prestatzeko?
2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea
Gogoeta: Nirekin, zurekin, elkarrekin... Gabonak eraikitzen
Nirekin, Zurekin, ELKARREKIN
Gabonak eraikitzen
Lan handia
egin dugu dagoeneko eta oporren gogoz gaude. Aurreko larunbat honetan hilabete
berri bati hasiera eman diogu. Eta zein uste duzue dela abenduan landuko dugun
balorea edo hitza? Jakina, egun hauetan zehar “Gabonei” buruz arituko gara.
Zer dira
zuretzat Gabonak? Nola ospatzen dituzu? Galdera hauei erantzuten badiegu,
konturatuko gara pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat duela, eta
gainera ospatzeko hamaika modu daudela. Jatorriz, jai hauek ospatzen ditugu
egun hauetan Jesusen jaiotza gogoratzen dugulako. Bera izan zen Jainkoak bidali
zuen mesiasa. Bera zen bere semea.
Guztiok
dakigun bezala, bere gurasoak Maria eta Jose izan ziren, eta ez zuten lan
erraza izan. Hainbat arazo eta gero Belenera joan behar izan zuten, eta iristen
zeudela, Jesus jaiotzeko ordua iritsi zen. Azkenean ukuilu batean jaio zen,
munduko umerik xumeena bezala. Bere aitak mundua salbatzera bidali zuen; bere
zeregina guztiz garrantzitsua zen. Baino ez zen gaztelu edo etxe dotore batean
jaio. Honekin erakutsi nahi ziguten, Jesus, gu bezalako gizakia zela; baina
benetan bihotz onekoa.
Eta pentsa
dezagun orain zein lan ona egin zuen, 2.000 urte eta gero, berari buruz hitz
egiten jarraitzen dugula. Berak erakutsitakoak gaur egun oraindik oso
baliagarriak dira, bere ideiak eta baloreak ez dira zaharkitu. Berak esan zuen
moduan, munduan dagoen gauzarik garrantzitsuena maitasuna da. Honi esker
munduan bakean bizi gaitezkelako.
Gure leloak
dion bezala, “nirekin, zurekin, Elkarrekin” gabonak eraikiko ditugu. Azken
batean gabonak ospatu ahal izateko, elkarrekin egon behar dugu. Horregatik
gehiengoak familiarekin biltzen gara jai hauek ospatzeko; kaleak eta etxeak
apaingarriz betetzen dira, opariak jaso eta egiten ditugu, lagunei postalak
bidaltzen dizkiegu… Baina azken batean, hauek guztiak maitasunaren seinale
dira.
Gogoetarako galderak:
-
Zuk nola ospatzen dituzu jai berezi hauek?
-
Zer esan nahi dute?
-
Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuena?
-
Ze sentimendu sortarazten dizkizu?
2018(e)ko azaroaren 24(a), larunbata
Keinua: OTOITZA
Begia
naiz baina ez naiz ibili,
eskua
naiz baina ezin dut ikusi,
bihotza
naiz baina ezin dut abestu,
burua
naiz baina ezin dut eutsi,
belarria
naiz baina ezin dut ukitu,
ahoa
naiz baina ezin dut besarkatu,
oina
naiz baina ezin dut hitz egin,
bizkarrezurra
naiz baina ezin dut arnastu,
birika
naiz baina ezin dut pentsatu,
hezurra
naiz baina ezin dut sentitu,
azala
naiz baina ezin dut entzun,
ilea
naiz baina ezin dut dastatu...
Gorputz-atalek
elkarren beharra dute,
ahulak
dira-ta.
Elkarrekin,
alabaina, dena ahal dute.
Horixe
gertatzen zaigu geuri ere,
Elkarrekin
eta zurekin, dena ahal dugu.
2018(e)ko azaroaren 17(a), larunbata
Bideoa: ELKARBANATU laburmetraia
Zer gertatzen da SOLIDARIOAK garenean? Bideo hau solidaritateari
eta elkarnabanatzeari
buruzko gogoeta da. Benetan garrantzitsuak diren gauzak altruistak dira. Gure
alde dagoen guztia jarri behar dugu gure inguruan begiratzeko eta SOLIDARITATEA
zaintzeko.
- Zer gertatzen zaio bideo honetako pertsonaia nagusiari?
- Zer gertatzen da SOLIDARIOAK garenean?
- Zer egin dezakezu zuk solidarioa izateko?
2018(e)ko azaroaren 10(a), larunbata
Ipuina: GORPUTZEAN BORROKA
Egun
batean ezkerreko eskuak esan zion eskuinekoari: “Hara, gu egun osoan lanean ari gara eta urdailak ez du ezertxo
egiten”.
Hankek,
hori entzun ondoren, esan zuten: “Arrazoia
duzu, gu ere nekatuta gaude. Hara eta hona ibiltzen gara, urdailarentzat jateko
bila, eta urdailak, berak, jan baino ez du egiten.
Eskuineko
eskuak oihu: “Ez diogu jaten emango, ea
nola konpontzen den”.
Orduan,
urdailak hitz egin zuen: “Lagunok, oker
zabiltzate. Gure zeregin edo eginkizunak desberdinak dira, bakoitzak berea du,
baina denok elkarren beharrean gaude”.
Besoek
oihuz erantzun zioten: “Zaude isilik!
Alferren kontuak dira horiek. Aurrerantzean ez duzu ezer jango, ezer ez!
Horrela,
jan gabe, zenbait egun igaro ziren.
“Altxatzeko indarrik ere ez daukat”, esan zion egun
batean beso batek besteari.
“Ezta nik ere. Makal-makal nago”, erantzun zion
besteak
Hankak
ere kexatu ziren: “Guk ezin dugu zirkinik
egin”.
Eta
gorputz-atal guztiek antzeko gauzak esan zituzten. Denak ahul zeuden.
Orduan
urdailak hitz egin zuen: “Ni ere oso
larri nago. Jaten ematen badidazue, lanean hasiko naiz berriro… eta denok
indarberritu, sendatu eta hobeto sentituko gara”.
“Tira, proba dezagun”, esan
zuen eskuineko eskuak.
Hankek,
nekez, gorputza mahaira eraman zuten. Beso eta eskuek jatekoa ahoan sartu
zioten, … eta handik denbora gutxira eskuek esan zuten:
“Hara, hobeto gaude orain”.
Banan-banan
gorputz-atal guztiek gauza bera esan zuten. Orduan ulertu zuten denek elkarri
lagundu behar ziotela osasuntsu eta ondo egoteko.
Ez ahaztu: denok gara garrantzitsuak, denok egin
dezakegu zerbait gizartearen onerako, denon onerako.
GALDERAK
·
Zer izan da zuretzat deigarriena ipuin honetan?
·
Noiz berreskuratzen du berriz gorputzak osasuna?
·
Zer bururatzen zaizu gizartea hobetzeko egin behar
duguna?
2018(e)ko azaroaren 3(a), larunbata
GOGOETA: Nirekin, zurekin, elkarrekin SOLIDARIOAK izaten MARIAren antzera.
Aurtengo leloa behin eta berriro errepikatzen ari
gara eta dagoeneko uste dugu ondo dakigula: Nirekin, zurekin, elkarrekin...
Hilabete honetan Maria Haurraren festa ospatuko dugu. Jai hau 1610. urtean
ospatu zen lehen aldiz eta hainbeste urteetan ospatu den honek Mariari
buruz hitz egiten digu. Santa Juanak bere eskoletako pertsona guztiak Mariaren
babesean jartzea nahi izan zuen. Zergatik? Ba... Mariaren antzeko, gu
ere solidarioak izan gaitezen. Horregatik hilabete honetan zehar hainbeste
aldiz entzungo dugu solidaritatea hitza. Imaginatzen al duzu munduan guztiok bat
egiteko gai izango bagina?
Aurten HAITIn, jorratuko dugu BEDOU
izeneko proiektua, Mariaren Lagundiak duen eskola txikian laguntzen.
Azken urteotan Haiti oso herrialde zigortua izan da, lurrikarak eta zikloiak
izan direla eta. Oso toki txiroa da eta gure laguntza behar dute aurrera
egiteko.
Santa Juanak eta Mariak gure inguruan daudenei eskua
luzatzea erakutsi ziguten. Beraz, hilabete honetan Mariaren jarrera
gogoratuko dugunez, inoiz baino solidarioagoak izatera gonbidatzen
zaituztegu. Horregatik, solidaritatea ahaztu gabe, Irun eta inguruko herrietako
pertsonaia behartsuak ere lagunduko ditugu. Lehengo urtean egin genuen bezala,
elikadura bilketa egingo dugu Caritas-era bidaltzeko.
Beraz, prest al gaude solidarioa izateko eta nirekin,
zurekin, elkarrekin mundu hobe bat eraikitzeko?
Nirekin, zurekin,
elkarrekin solidarioak izan gaitezen MARIAren antzeko!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan
Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!
-
Aurtengo leloa behin eta berriro errepikatzen ari gara eta dagoeneko uste dugu ondo dakigula: Nirekin, zurekin, elkarrekin ... Hilabet...
-
Hona hemen DBHko gure neska-mutilek SANTA JOANAren inguruan egindako gogoeta. Oso lan polita bene-benetan. MILA ESKER Zer egin dezakegu E...
-
Txoriale jaunak aurpegi sinpatikoa eta irribarretsua zeukan. Txori-denda baten jabe zen. Oso txori-denda berezia zen. Hegazti guztiak sol...

