Nirekin, Zurekin, ELKARREKIN
Gabonak eraikitzen
Lan handia
egin dugu dagoeneko eta oporren gogoz gaude. Aurreko larunbat honetan hilabete
berri bati hasiera eman diogu. Eta zein uste duzue dela abenduan landuko dugun
balorea edo hitza? Jakina, egun hauetan zehar “Gabonei” buruz arituko gara.
Zer dira
zuretzat Gabonak? Nola ospatzen dituzu? Galdera hauei erantzuten badiegu,
konturatuko gara pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat duela, eta
gainera ospatzeko hamaika modu daudela. Jatorriz, jai hauek ospatzen ditugu
egun hauetan Jesusen jaiotza gogoratzen dugulako. Bera izan zen Jainkoak bidali
zuen mesiasa. Bera zen bere semea.
Guztiok
dakigun bezala, bere gurasoak Maria eta Jose izan ziren, eta ez zuten lan
erraza izan. Hainbat arazo eta gero Belenera joan behar izan zuten, eta iristen
zeudela, Jesus jaiotzeko ordua iritsi zen. Azkenean ukuilu batean jaio zen,
munduko umerik xumeena bezala. Bere aitak mundua salbatzera bidali zuen; bere
zeregina guztiz garrantzitsua zen. Baino ez zen gaztelu edo etxe dotore batean
jaio. Honekin erakutsi nahi ziguten, Jesus, gu bezalako gizakia zela; baina
benetan bihotz onekoa.
Eta pentsa
dezagun orain zein lan ona egin zuen, 2.000 urte eta gero, berari buruz hitz
egiten jarraitzen dugula. Berak erakutsitakoak gaur egun oraindik oso
baliagarriak dira, bere ideiak eta baloreak ez dira zaharkitu. Berak esan zuen
moduan, munduan dagoen gauzarik garrantzitsuena maitasuna da. Honi esker
munduan bakean bizi gaitezkelako.
Gure leloak
dion bezala, “nirekin, zurekin, Elkarrekin” gabonak eraikiko ditugu. Azken
batean gabonak ospatu ahal izateko, elkarrekin egon behar dugu. Horregatik
gehiengoak familiarekin biltzen gara jai hauek ospatzeko; kaleak eta etxeak
apaingarriz betetzen dira, opariak jaso eta egiten ditugu, lagunei postalak
bidaltzen dizkiegu… Baina azken batean, hauek guztiak maitasunaren seinale
dira.
Gogoetarako galderak:
-
Zuk nola ospatzen dituzu jai berezi hauek?
-
Zer esan nahi dute?
-
Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuena?
-
Ze sentimendu sortarazten dizkizu?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina