2018(e)ko azaroaren 24(a), larunbata

Keinua: OTOITZA


Begia naiz baina ez naiz ibili,
eskua naiz baina ezin dut ikusi,
bihotza naiz baina ezin dut abestu,
burua naiz baina ezin dut eutsi,
belarria naiz baina ezin dut ukitu,
ahoa naiz baina ezin dut besarkatu,
oina naiz baina ezin dut hitz egin,
bizkarrezurra naiz baina ezin dut arnastu,
birika naiz baina ezin dut pentsatu,
hezurra naiz baina ezin dut sentitu,
azala naiz baina ezin dut entzun,
ilea naiz baina ezin dut dastatu...
Gorputz-atalek elkarren beharra dute,
ahulak dira-ta.
Elkarrekin, alabaina, dena ahal dute.
Horixe gertatzen zaigu geuri ere,
Elkarrekin eta zurekin, dena ahal dugu.

2018(e)ko azaroaren 17(a), larunbata

Bideoa: ELKARBANATU laburmetraia




Zer gertatzen da SOLIDARIOAK garenean? Bideo hau solidaritateari eta elkarnabanatzeari buruzko gogoeta da. Benetan garrantzitsuak diren gauzak altruistak dira. Gure alde dagoen guztia jarri behar dugu gure inguruan begiratzeko eta SOLIDARITATEA zaintzeko.
-       Zer gertatzen zaio bideo honetako pertsonaia nagusiari?
-       Zer gertatzen da SOLIDARIOAK garenean?
-       Zer egin dezakezu zuk solidarioa izateko?

2018(e)ko azaroaren 10(a), larunbata

Ipuina: GORPUTZEAN BORROKA


Egun batean ezkerreko eskuak esan zion eskuinekoari: “Hara, gu egun osoan lanean ari gara eta urdailak ez du ezertxo egiten”.
Hankek, hori entzun ondoren, esan zuten: “Arrazoia duzu, gu ere nekatuta gaude. Hara eta hona ibiltzen gara, urdailarentzat jateko bila, eta urdailak, berak, jan baino ez du egiten.
Eskuineko eskuak oihu: “Ez diogu jaten emango, ea nola konpontzen den”.
Orduan, urdailak hitz egin zuen: “Lagunok, oker zabiltzate. Gure zeregin edo eginkizunak desberdinak dira, bakoitzak berea du, baina denok elkarren beharrean gaude”.
Besoek oihuz erantzun zioten: “Zaude isilik! Alferren kontuak dira horiek. Aurrerantzean ez duzu ezer jango, ezer ez!
Horrela, jan gabe, zenbait egun igaro ziren.
“Altxatzeko indarrik ere ez daukat”, esan zion egun batean beso batek besteari.
“Ezta nik ere. Makal-makal nago”, erantzun zion besteak
Hankak ere kexatu ziren: “Guk ezin dugu zirkinik egin”.
Eta gorputz-atal guztiek antzeko gauzak esan zituzten. Denak ahul zeuden.
Orduan urdailak hitz egin zuen: “Ni ere oso larri nago. Jaten ematen badidazue, lanean hasiko naiz berriro… eta denok indarberritu, sendatu eta hobeto sentituko gara”.
“Tira, proba dezagun”, esan zuen eskuineko eskuak.
Hankek, nekez, gorputza mahaira eraman zuten. Beso eta eskuek jatekoa ahoan sartu zioten, … eta handik denbora gutxira eskuek esan zuten:
“Hara, hobeto gaude orain”.
Banan-banan gorputz-atal guztiek gauza bera esan zuten. Orduan ulertu zuten denek elkarri lagundu behar ziotela osasuntsu eta ondo egoteko.

Ez ahaztu: denok gara garrantzitsuak, denok egin dezakegu zerbait gizartearen onerako, denon onerako.

GALDERAK


·         Zer izan da zuretzat deigarriena ipuin honetan?
·         Noiz berreskuratzen du berriz gorputzak osasuna?
·         Zer bururatzen zaizu gizartea hobetzeko egin behar duguna?

2018(e)ko azaroaren 3(a), larunbata

GOGOETA: Nirekin, zurekin, elkarrekin SOLIDARIOAK izaten MARIAren antzera.



Aurtengo leloa behin eta berriro errepikatzen ari gara eta dagoeneko uste dugu ondo dakigula: Nirekin, zurekin, elkarrekin... Hilabete honetan Maria Haurraren festa ospatuko dugu. Jai hau 1610. urtean ospatu zen lehen aldiz eta hainbeste urteetan ospatu den honek Mariari buruz hitz egiten digu. Santa Juanak bere eskoletako pertsona guztiak Mariaren babesean jartzea nahi izan zuen. Zergatik? Ba... Mariaren antzeko, gu ere solidarioak izan gaitezen. Horregatik hilabete honetan zehar hainbeste aldiz entzungo dugu solidaritatea hitza. Imaginatzen al duzu munduan guztiok bat egiteko gai izango bagina?

Aurten HAITIn, jorratuko dugu BEDOU izeneko proiektua, Mariaren Lagundiak duen eskola txikian laguntzen. Azken urteotan Haiti oso herrialde zigortua izan da, lurrikarak eta zikloiak izan direla eta. Oso toki txiroa da eta gure laguntza behar dute aurrera egiteko.

Santa Juanak eta Mariak gure inguruan daudenei eskua luzatzea erakutsi ziguten. Beraz, hilabete honetan Mariaren jarrera gogoratuko dugunez, inoiz baino solidarioagoak izatera gonbidatzen zaituztegu. Horregatik, solidaritatea ahaztu gabe, Irun eta inguruko herrietako pertsonaia behartsuak ere lagunduko ditugu. Lehengo urtean egin genuen bezala, elikadura bilketa egingo dugu Caritas-era bidaltzeko.

Beraz, prest al gaude solidarioa izateko eta nirekin, zurekin, elkarrekin mundu hobe bat eraikitzeko?

Nirekin, zurekin, elkarrekin solidarioak izan gaitezen MARIAren antzeko!

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!