2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!


2019(e)ko ekainaren 9(a), igandea

SANTA JOANAren inguruan gogoeta egiten

Hona hemen DBHko gure neska-mutilek SANTA JOANAren inguruan egindako gogoeta. Oso lan polita bene-benetan. MILA ESKER

Zer egin dezakegu EKOLOGIA zaintzeko?




Zer egin dezakegu BIOLENTZIAren inguruan?



Zer egin dezakegu HARREMANEN inguruan?



Zer egin dezakegu TEKNOLOGIEN inguruan?




Zer egin dezakegun HEZKUNTZAREN inguruan?



Zer egin dezakegu BERDINTASUNAREN inguruan?







Zer egin dezakegun MIGRAZIOAREN inguruan?








2019(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

Azken txanpa: EKAINA

Santa Juanaren ospakizunean egindako dinamikan, ikasturte osoko hausnarketa sakon bat egin genuean. Bertan gure munduan dauden arazoei buruz hitz egin genuen, gure abiapuntua SOLIDARITATEA zelarik. Ideia asko atera ziren taldeetan eta hemen luzatzen dizkizuegu berriro ere gelan birpasatzeko.
Oso gutxi falta zaigu udarako oporrak hartzeko. Honenbestez, garrantzitsua iruditzen zaigu, joan baino leheen, errepaso bat egitea nolako pertsonak izan behar dugun gogoratzeko. 
Zer egin dezakegu gure bizitzetan mundua hobetzeko?
Zer egin dezakezu zuk teknologien inguruan?
Zer egin dezakezu zuk migrazioaren inguruan?
Zer egin dezakezu zuk biolentziaren inguruan?
Zer egin dezakezu zuk berdintasunaren inguruan?
Zer egin dezakezu zuk ekologiaren inguruan?
Zer egin dezakezu zuk hezkuntzaren inguruan?


 

 


2019(e)ko maiatzaren 18(a), larunbata

BIDEOA: Eta zuk, zer uste duzu?

Begiratu arretaz ondoren duzun bideoa:


Eta zuk, zer pentsatzen duzu?
Zer pentsatzen duzu gerrari buruz?
Zer pentsatzen duzu homofobiari buruz?
Zer pentsatzen duzu migrazioei buruz?
Zer pentsatzen duzu teknologiari buruz buruz?
Zer pentsatzen duzu...?

Nola egin dezakegu mundua guztion lekua izan dadin?

2019(e)ko maiatzaren 11(a), larunbata

Ipuina: HARRI ZOPA


Orain dela urte asko, herrialde batean gerrate gogorra gertatu zela. Dakizuen bezala, holakoak gertatzen direnean inbiriak, desadostasunak, arazoak, hilak eta gose handia sortzen dira. Herrialde horretako jendeak ez zeukan baratzarik, ezta ogia egiteko irinik ere. Gerratea bukatzean, herri txiki batera, oso gosetuta zegoen saldadua iritsi zen. Altua eta argala zen. Nekatuta zegoen eta itxura larria zuen.

Etxe baten aurrean jarririk, atea jo eta bertako andreari esan zion: “etxekoandrea, ogi piska bat ez al duzu izango?”. Etxekoandreak goitik behera begiratu eta erantzun zion: “Erotuta al zaude? Ez al dakizu ogirik ez daukagula? Ez al dakizu guda eta gero ez daukagula ezer? Nola ausartzen zara…?” Eta ateari danbateko bat emanik etxetik kanporatu zuen. Gure soldadua etxez etxe aritu zen herrixka guztian ezer lortu gabe.

Azkenean, herriko garbitokian bukatu zen. Hantxe neskatxa batzuk zebiltzan arropak garbitzen. Soldaduak galdetu zien: “Harri zopa inoiz dastatu al duzue?” Neskatxek iribarrez esan zioten: “Harri zopa…? Ez dago dudarik, zu erotuta zaude”. Soldadua, etsita, joateko keinua egin zuen. Une horretan, garbitokitik gertu zelatan zeuden mutil batzuk hurbildu zitzaizkion eta: “Zertan lagun zaitzakegu?”. Soldaduak lapiko handi bat eskatu zien, baita harriak, ura eta sua egiteko egurra ere.

Mutilek ziztu bizian soldaduak eskatutakoa ekarri zuten. Denborarik galdu gabe sua piztu zuten, lapikoa suaren gainean jarri, urez bete zuten eta harriak barrura bota zituzten eta… Ura irakin hasi zen. Mutilak urduri zeuden. Soldaduak zopa dastatu eta: Mmmmm… ona dago bai, baina gatz piska bat falta zaio. Soldaduak esan orduko, mutiltxo batek gatza ekarri zuen. Denboratxo bat pasa eta soldaduak berriz: “Mmmmm… ona dago bai, baina tomate piska bat falta zaio”. Beste muitil bat, tximista balitz bezala, tomatea ekarri zuen etxetik. Eta horrela, gure mutilek patatak, arroza, oilasko piska bat… ekarri zuten lapikoa erabat bete zen arte. Gure soldaduak zopa irabiatu eta datatu egin zuen : “Mmmmmm… Nire bizitzan egin dudan harri zopa ederrena da. Atozte, atozte guztiok honera, guztiontzako zopa dago eta!”.

Herri guztia hurbildu zen bertara. Hasieran, piska bat lotsatuta zeuden; ogia ez zegoen arren, guztion artean zopa ederra egin zuten eta. Egun horretan herriko jendeak zeukan gutxia konpartitzen ikasi zuen.

Gogoetarako galderak:


  • Zer kontatzen du ipuinak?
  • Zein da ipuinaren mezua?
  • Zer gauza sinplea konpartitu dezakezu zuk besteekin?
  • Zer gustatuko litzaizuke besteengandik jasotzea?
  • Zein gauza txiki egin ditzakegu guztion artean ZOPA ederra egin ahal izateko?

2019(e)ko maiatzaren 4(a), larunbata

Gogoeta: Nirekin, zurekin, elkarrekin SOLIDARIOAK izan gaitezen!

Santa Juanaren antzera,

Nirekin, zurekin, elkarrekin SOLIDARIOAK izan gaitezen!

Hilabete hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Gure fundatzailearen eguna ospatuko dugu eta hori ez da txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun diguzue irakasleoi Santa Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Baina gure helburua ez da bere istorioa buruz ikastea, baizik eta Santa Joanaren pausuak jarraitzea da gure helburu nagusia, alegia.



Urtero Juanaren ezaugarrietako bat izaten da protagonista, eta aurtengoan “SOLIDARIO izatea” izango da. Juanak asko sufritu zuen bere bizitzan zehar izandako arazoengatik, baina guztietatik aurrera eginez atera zen. Nola lortu zuen? Ba ez dago misterio handirik; bere nahiari esker atera zen aurrera, beti bere bihotzari entzuten baitzion. Zenbaitetan nahi ditugun gauza guztiak ezin ditugu bakarka egin. Joana oso emakume eta pertsona onez inguratu zen.

Gu ere egunero pertsonez eta lagunez inguraturik gaude eta hauekin harremanetan egotea ezinbestekoa da. Batzuetan ez da erraza gauzak guk nahi ditugun bezala egitea, besteekin adostasun batera iritsi behar dugu eta. Baina horretaz gain, oso garrantzitsua da gure inguruko pertsonak oso ondo zaintzea. Eta horretarako daukagun armarik handiena maitasuna eta solidario izatea da. Gure lagunak maitasunez tratatzen baditugu eta gugatik egiten dituzten gauzengatik eskerrak ematen baditugu, zaila izango da arazoak sortzea.

Ez zaigu gehiegi kostatzen eskerrak ematea, azken batean hitz bakarra da. Baina benetan bihotzetik ateratzen bazaigu, guztiz baliotsua izango da ingurukoekin gustura sentitzeko. Guztiei gustatzen zaigu egiten ditugun gauzengatik eskerrak ematea; eta horretarako guk ere eskerrak ematen ikasi beharko dugu. Ez ahaztu HAITIn dugun BEDOUko proiektuko pertsonak gurekin erabat kontent daudela, azkenean beraien eskola mantentzea lortu dute eta. Hala ere, guk ere beraiei eskerrak eman behar dizkiegu, asko ikasten ari baikara, besteak beste, solidarioak izaten.

Beraz, Santa Juanaren antzera,
Nirekin, zurekin, elkarrekin SOLIDARIOAK izan gaitezen!



BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!