2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Keinua: EKOLOGIA arazoak

 Dakizuen bezala, hilabete honetan nirekin, zurekin, elkarrekin NATURA zaintzen lelopean ari gara.
 Oso keinu sinplea egitea proposatzen dizuegu: Ikasle bakoitzak edo binaka, irudi bat ekartzea ekologia arazo batekin erlazionatuta: ezkutuko ehiza, deforestazioa, kutsadura, plastikoen gehiegi erabiltzea.... Eta irudi horiek pasiloan itsatsi. 



2019(e)ko otsailaren 16(a), larunbata

Bideoa: Nola zaindu dezakegu INGURUNEA?




Zer gertatuko litzateke guztion artean mundua zainduko ez bagenu? Bideo honetan ikusi daiteke ez dugula mundua zaintzen modu egokian. Gure esku dagoen guztia egin behar dugu mundua zaintzeko, mundua zaintzea guztion ardura delako.
-          Askotan iturriak zabalik uzten ditugu, hori ondo al dago?
-          Zer gertatuko litzateke urik gabe geldituko bagina?
-          Zer gehiago egin dezakegu ingurumena zaintzeko?

Etxeko tresna elektrikoek energia behar dute martxan jartzeko. Energia behar den moduan ez badugu erabiltzen, ondorio kaltegarriak ekar dezake. Zer egin behar dugu orduan? Etxetik edo gelatik ateratzen garean, argiak itzali, tresnak desentxufatu behar ez den energia ez erabiltzeko.

-          Birziklatu behar dugu? Hondakinak bota beharreko lekuetan bota behar dira. Ez ibaietan, ez itsasoetan.

           Eta nola zaintzen ditugu basoak, animaliak, espazio berdeak...?

Guztion laguntza behar dugu, mundua zaintzeko. Beraz, guztion artean mundua zain dezagun eta horrela guztion laguntzarekin mundu polit bat eraikiko dugu.

2019(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

Ipuina: Naturan MAGIA egiten

Haurra basotxoaren barrena paseatzen zihoala, zuhaitz adintsu baten inguruan arbel handi bat aurkitu zuen eta, haren ondoan, klarionaz betetako kutxa bat zegoen. Klarionen puntetatik txinparta distiratsuak ateratzen ziren. Haurrak klarionak ikusi eta hartu orduko marrazten hasi zen: zuhaitz bat, lore bat, txori bat…

Magia zela eta, marrazten bukatu eta berehala irudiak arbeletik atera eta bizirik zirauten. Horrela, inguru guztia animaliez betetako baso berde polita bihurtu zen. Hunkiturik, haurrak gurasoak eta anaia-arrebak marraztu zituen “picnic” bat egiten, bokadiloak, sardina latak, edariak… marraztuz.

“Picnic” egin eta gero, zaborra sortu zen eta zerbait beldurgarria gertatu zen: paper bakoitzaren eta lata bakoitzaren inguruan basoa gaixotzen hasi zen. Gris kolorea hedatzen hasi zen: landareetan, loreetan, zuhaitzetan, animalietan… Haurra berehala ohartu zen gertatutakoaz eta eskutan, borragoma hartuta zaborra ezabatzen hasi zen. Zorte ona izan zuen, gainera azkar-azkar ibili zenez, basoak eta bertako guztiak berehala osatu ziren.

Geroztik haurrak ez du ikusi arbel magikoa. Orain, famialiarekin txangoa egiten duen bakoitzean, natura zaintzen lehenengoa da; zaborrak jasotzen edo materialak birziklatzen ingurugiroa irrifar handiz zainduz.



Hausnartzeko galderak:


-          Zer izan da deigarria zuretzat ipuin honetan?
-          Mendira joaten zaretenean, zuen zaborra jasotzen al duzute?
-          Gustatuko litzaizuke, mendira joatean zabortegi bat aurkitzea?
-          Zer egingo zenuke zuk, gainontzekoak beraien hondakinak jaso ditzaten?

2019(e)ko otsailaren 3(a), igandea

Gogoeta: Nirekin, zurekin, elkarrekin NATURA zaintzen

   Irakasgai guztietan, komunikabideetan, iragarkietan, errepikatzen zaigu behin eta berriz: Nirekin, zurekin, elkarrekin, mundua zaintzea guztion ardura da. Hilabete honetan mundua zaintzearen beharra zabalduko dugu.

   Gero eta kasu gutxiago egiten diogu gure inguruan daukagun natura aberatsari. Hiriak gero eta handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek belardiei lekua kentzen diete. Gure bizimoduarengatik, denbora guztian korrika gabiltza alde batetik bestera presaka eta iritsi ezinik. Eta horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan dauzkagun gauza zoragarri eta miresgarri guztiak. Entzun al diozu inoiz naturari laguntza eskatzen?

   Noiz izan zen natura behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia? Noizbait pentsatu al duzue zorionekoak garela bizitzeko mundu hau izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra bezalako beste planetarik: inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa da. Horregatik eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo zaindu behar dugu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko bagenu? Zer gertatuko litzaiguke guri? 

   Baina jakinda gure mundua altxor ezin hobea dela, behar den bezala zaintzen ari al gara? Gure ingurua zaintzen al dugu? Eta mendira, hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo zaintzen dugu? Guk sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea adibidez) erabat kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere. Beraz, entzun dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu dezagun gure mundua behar den bezala!!!


Nirekin, zurekin, elkarrekin animatu zaitezte mundua zaintzera!

   Hausnartzeko galderak:

- Segundo batzuez naturak eskatzen duena entzungo bagenu, zer uste duzue eskatuko gintuela? 
- Nola sentitzen zara txango batera joaten zarenean eta naturarekin kontaktuan zaudenean? 
- Zer da zure ustez naturako gauzarik harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein animalia? 
- Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin? 
- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko edo hobetzeko?

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!