2019(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

Ipuina: Naturan MAGIA egiten

Haurra basotxoaren barrena paseatzen zihoala, zuhaitz adintsu baten inguruan arbel handi bat aurkitu zuen eta, haren ondoan, klarionaz betetako kutxa bat zegoen. Klarionen puntetatik txinparta distiratsuak ateratzen ziren. Haurrak klarionak ikusi eta hartu orduko marrazten hasi zen: zuhaitz bat, lore bat, txori bat…

Magia zela eta, marrazten bukatu eta berehala irudiak arbeletik atera eta bizirik zirauten. Horrela, inguru guztia animaliez betetako baso berde polita bihurtu zen. Hunkiturik, haurrak gurasoak eta anaia-arrebak marraztu zituen “picnic” bat egiten, bokadiloak, sardina latak, edariak… marraztuz.

“Picnic” egin eta gero, zaborra sortu zen eta zerbait beldurgarria gertatu zen: paper bakoitzaren eta lata bakoitzaren inguruan basoa gaixotzen hasi zen. Gris kolorea hedatzen hasi zen: landareetan, loreetan, zuhaitzetan, animalietan… Haurra berehala ohartu zen gertatutakoaz eta eskutan, borragoma hartuta zaborra ezabatzen hasi zen. Zorte ona izan zuen, gainera azkar-azkar ibili zenez, basoak eta bertako guztiak berehala osatu ziren.

Geroztik haurrak ez du ikusi arbel magikoa. Orain, famialiarekin txangoa egiten duen bakoitzean, natura zaintzen lehenengoa da; zaborrak jasotzen edo materialak birziklatzen ingurugiroa irrifar handiz zainduz.



Hausnartzeko galderak:


-          Zer izan da deigarria zuretzat ipuin honetan?
-          Mendira joaten zaretenean, zuen zaborra jasotzen al duzute?
-          Gustatuko litzaizuke, mendira joatean zabortegi bat aurkitzea?
-          Zer egingo zenuke zuk, gainontzekoak beraien hondakinak jaso ditzaten?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!