2018(e)ko abenduaren 9(a), igandea

Bideoa: Familia ezagutzen

Orain gabonak gertu ditugula, telebista eta beste hedabideak iragarkiz betetzen zaizkigu. Baino badago aurten bat bereziki asko gustatu zaiguna; Ikearena alegia. Bideo hau ikustea proposatzen dizuegu, uste dugulako hausnarketa oso interesgarri bat egitera bultzatzen duela.



Hausnarketarako galderak:

- Bideo hau ikusi eta gero, zure etxean antzeko zerbait gertatu daitekeela pentsatzen duzu?
- Zein uste duzu dela bideoaren mezua?
- Ba al du zerikusirik Gabonekin?
- Zer egin dezakegu horrelako egoerak saiesteko? Ze ideiak bururatzen zaizkizu?
- Eta eskolan, zer egin dezakegu benetako gabon batzuk prestatzeko?


2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

Gogoeta: Nirekin, zurekin, elkarrekin... Gabonak eraikitzen


Nirekin, Zurekin, ELKARREKIN
Gabonak eraikitzen

Lan handia egin dugu dagoeneko eta oporren gogoz gaude. Aurreko larunbat honetan hilabete berri bati hasiera eman diogu. Eta zein uste duzue dela abenduan landuko dugun balorea edo hitza? Jakina, egun hauetan zehar “Gabonei” buruz arituko gara.
Zer dira zuretzat Gabonak? Nola ospatzen dituzu? Galdera hauei erantzuten badiegu, konturatuko gara pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat duela, eta gainera ospatzeko hamaika modu daudela. Jatorriz, jai hauek ospatzen ditugu egun hauetan Jesusen jaiotza gogoratzen dugulako. Bera izan zen Jainkoak bidali zuen mesiasa. Bera zen bere semea.
Guztiok dakigun bezala, bere gurasoak Maria eta Jose izan ziren, eta ez zuten lan erraza izan. Hainbat arazo eta gero Belenera joan behar izan zuten, eta iristen zeudela, Jesus jaiotzeko ordua iritsi zen. Azkenean ukuilu batean jaio zen, munduko umerik xumeena bezala. Bere aitak mundua salbatzera bidali zuen; bere zeregina guztiz garrantzitsua zen. Baino ez zen gaztelu edo etxe dotore batean jaio. Honekin erakutsi nahi ziguten, Jesus, gu bezalako gizakia zela; baina benetan bihotz onekoa.
Eta pentsa dezagun orain zein lan ona egin zuen, 2.000 urte eta gero, berari buruz hitz egiten jarraitzen dugula. Berak erakutsitakoak gaur egun oraindik oso baliagarriak dira, bere ideiak eta baloreak ez dira zaharkitu. Berak esan zuen moduan, munduan dagoen gauzarik garrantzitsuena maitasuna da. Honi esker munduan bakean bizi gaitezkelako.
Gure leloak dion bezala, “nirekin, zurekin, Elkarrekin” gabonak eraikiko ditugu. Azken batean gabonak ospatu ahal izateko, elkarrekin egon behar dugu. Horregatik gehiengoak familiarekin biltzen gara jai hauek ospatzeko; kaleak eta etxeak apaingarriz betetzen dira, opariak jaso eta egiten ditugu, lagunei postalak bidaltzen dizkiegu… Baina azken batean, hauek guztiak maitasunaren seinale dira.



Gogoetarako galderak:

-         Zuk nola ospatzen dituzu jai berezi hauek?
-         Zer esan nahi dute?
-         Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuena?
-         Ze sentimendu sortarazten dizkizu?

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!