2018(e)ko azaroaren 3(a), larunbata

GOGOETA: Nirekin, zurekin, elkarrekin SOLIDARIOAK izaten MARIAren antzera.



Aurtengo leloa behin eta berriro errepikatzen ari gara eta dagoeneko uste dugu ondo dakigula: Nirekin, zurekin, elkarrekin... Hilabete honetan Maria Haurraren festa ospatuko dugu. Jai hau 1610. urtean ospatu zen lehen aldiz eta hainbeste urteetan ospatu den honek Mariari buruz hitz egiten digu. Santa Juanak bere eskoletako pertsona guztiak Mariaren babesean jartzea nahi izan zuen. Zergatik? Ba... Mariaren antzeko, gu ere solidarioak izan gaitezen. Horregatik hilabete honetan zehar hainbeste aldiz entzungo dugu solidaritatea hitza. Imaginatzen al duzu munduan guztiok bat egiteko gai izango bagina?

Aurten HAITIn, jorratuko dugu BEDOU izeneko proiektua, Mariaren Lagundiak duen eskola txikian laguntzen. Azken urteotan Haiti oso herrialde zigortua izan da, lurrikarak eta zikloiak izan direla eta. Oso toki txiroa da eta gure laguntza behar dute aurrera egiteko.

Santa Juanak eta Mariak gure inguruan daudenei eskua luzatzea erakutsi ziguten. Beraz, hilabete honetan Mariaren jarrera gogoratuko dugunez, inoiz baino solidarioagoak izatera gonbidatzen zaituztegu. Horregatik, solidaritatea ahaztu gabe, Irun eta inguruko herrietako pertsonaia behartsuak ere lagunduko ditugu. Lehengo urtean egin genuen bezala, elikadura bilketa egingo dugu Caritas-era bidaltzeko.

Beraz, prest al gaude solidarioa izateko eta nirekin, zurekin, elkarrekin mundu hobe bat eraikitzeko?

Nirekin, zurekin, elkarrekin solidarioak izan gaitezen MARIAren antzeko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!