2018(e)ko urriaren 21(a), igandea

Keinua: UNTXIA eta DORDOKA



“UNTXIA eta DORDOKAren” ipuina gogoratuko dugu guztion artean.
 Guztion artean gogoeta egin: Zein izan daiteke honen MEZUA? Ondo zehaztu mesedez UNTXIAren ROLa eta DORDOKAren ROLa.

 Bakarka bi esaldi hauek bete:
a.       UNTXIA naiz                                   egiten dudanean.
b.       DORDOKA naiz                                       egiten dudanean.

Bakarkako gogoeta guztion artean elkarjarri.

Bukatzeko DORDOKAren inguruan azaltzen diren ideia guztiak indartuko ditugu. Hemen aterako den guztia irailean egindako dinamikarekin lot daiteke (gure neska-mutilek globo bakoitzean idatzi dutenarekin lot daiteke, adibidez, globoan "asko ikasi" jarri badute, galdetu daiteke zer eskatzen digun "asko ikaste" horrek, eta zer egingo luken DORDOKAk)



2018(e)ko urriaren 14(a), igandea

Bideoa: Zein da zure DOHAINA?

Zer gertatzen da gure DOHAINAK lantzen ez ditugunean? Bideo honetan esfortzuari eta zintzotasunari buruzko gogoeta da. Ezer ez da musu-truk gertatzen, benetan garrantzitsuak diren gauzak lana eskatzen digutelako. Gure alde dagoen guztia jarri behar dugu gure DOHAINAK zaintzeko!





Zer gertatzen zaio bideo honetako pertsonai nagusiari?


    Zer gertatzen da DOHAINAK lantzen ez ditugunean?

 Nola landu ditzakegu gure bizitzan esfortzua eta zintzotasuna DOHAINAK?

2018(e)ko urriaren 7(a), igandea

Ipuina: TXORI-DENDA bitxia


Txoriale jaunak aurpegi sinpatikoa eta irribarretsua zeukan. Txori-denda baten jabe zen. Oso txori-denda berezia zen. Hegazti guztiak solte zeuden eta hara eta hona ibiltzen ziren, ihes egin gabe. Umeek izugarri gozatzen zuten haien koloreez eta kantuez.

Niko izeneko mutikoak jakin nahi zuen Txoriale jaunak nola lortzen zuen gauza harrigarri hura. Egun batean, dendaren baztertxo batean ezkutatu eta ixteko ordura arte hantxe geratu zen. Gero, isil-isilik, txori-saltzailearen atzetik, denda ostera joan zen.

Han ehunka arrautza ikusi zituen kaiola txikietan gordeta. Txoriale jauna arrautza txikiak mugitzen hasiak ziren kaiola baten ondora joan zen; arrautzok laster hautsi eta ireki ziren eta guztietatik urretxindor polit bana atera zen.

Gauza hunkigarria izan zen. Niko liluratua zegoen txorikumeei begira, baina orduan Txoriale jaunaren ahotsa entzun zuen. Haserrez eta mespretxuz hitz egiten zien jaioberriei: “Ai, txita kantari gaixoak … hegaz ere ez dakizue eta; behinik behin, zertxobait kantatuko duzue dendan”. Askotan esan zien gauza berbera. Bukatutakoan, urretxindorrak hartu eta kaiola estu eta luzanga batean sartu zituen. Han aurrerantz bakarrik mugitu zitezkeen, ez baitzegoen gehiagorako lekurik.

Tratu berbera eman zien kaiola guztietako txorikumeei, den-denei; gero, txori handiak zeuden lekura iritsi zen. Ez zen beharrezkoa txori-saltzaileak ezer esaterik. Hegaztien begirada tristean eta ibilkera dorpean argi igartzen zen txoriok txita kantari gaixoak zirela konbentzituta zeudela. Nikok negar egin zuen orduan, txori-dendara zenbat aldiz joan zen eta bertan zenbat gozatu zuen gogoratzean. Hantxe geratu zen, ezkutuan, Txoriale jauna joan arte.


Gau horretan Nikok etengabean animatu zituen txoriak: “Hegalari handiak zarete, hegaztiak baitzarete, hegazti bikainak” esaten zien behin eta berriz, baina begirada tristeak eta etsiak baino ez zituen jaso… eta noizbait kantu eder bat.

Niko ez zen adoregabetu eta gau askotan ezkutatu zen txori-dendan, txori gaixo haien adorea suspertzeko. Hitz egiten zien, txistu, kantu,… eta hegaztien marrazkiak eta liburuak erakusten zizkien, txoriak hegaz ikus zitzaten. “Animo, lagunok, ziur ahal duzuela! Inoiz ez zarete txita kantari gaixoak izan” esaten zien gero.

Azkenik, lamina haiei begiratuta, kanario txiki bat txita ez zela konbentzitu zen eta, hiru-lau aldiz saiatu ondoren, hegaz egiten hasi zen. Gau hartan ehunka txori animatu ziren lehenengoz hegaz egitera… eta biharamunean txori-denda lumaz eta kantu alaiz beteriko kaos alaia bihurtua zegoen; hori bai, oso denbora gutxi iraun zuen, txoriek, handik irtenda, alde egin arte soilik.

Geroztik aurrera, askotan ikusten zen Niko txoriz inguratuta; hegodun laguntxoek laster joaten zitzaizkion animatzera, mutikoa triste edo atsekabetuta sentitzen zenean.

GALDERAK

·         Zer izan da zuretzat deigarriena ipuinetik?

·         Garrantzitsua da gure buruan konfiantza izatea? Zergatik?

·         Zer gauzak egin daitezke gure buruan konfiantza izateko? 

2018(e)ko irailaren 30(a), igandea

Gogoeta: Nirekin, zurekin, elkarrekin gure DOHAINAK konpartitzen.


   Besteen zerbitzuan jar gaitezke, baina hori egin baino lehen gure gaitasun eta dohainen jakitun izan behar dugu, besteei zer eskain diezaiekegun jakin behar dugu eta. Zergatik? Elkar ezagutzen dugun unean, gure akatsez eta gaitasunez ohartzen gara. Gure akatsak eta hutsak lehendik ezagutzen baditugu, horiek konpontzen saia gaitezke edo akatsok erabiltzen ikas dezakegu, eta gaitasun edo dohainak ahalik eta gehien garatu eta aprobetxa daitezke. Zer gertatuko litzateke, denok gure dohainak egokiro erabili eta gehiago garatuko bagenitu? Nolakoa izango litzake gure mundua, denok benetan atsegin duguna egingo bagenu? Beti jakin nahi izan dut hori… eta ziur nago gutako bakoitzak atsegin duena egingo balu, mundu perfektua, pozez eta zorionez betea, edukiko genukeela. Baina gutxik nahi dute hori, gehienek dirua, boterea edo gizarte-maila altua lortzea baitute helburu.
   Geure burua ezagutzea garrantzitsua da. Gure burua ezagutuz gero, geure buruarekin eta bizi garen errealitatearekin harreman hobea edukiko genuke.
   Gutariko bakoitzak eginkizun bat du bizitzan, beste inork burutu ezin dezakeena. Alde horretatik, ordezkaezinak gara, gaitasun, dohain eta trebetasun askoren multzoa baikara eta horrek bakar eta paregabe egiten baikaitu. Pertsona askok bere burua ezagutzen dutela uste dute, baina, egiaz, besteek eurez esaten dutena uste dute. Askotan besteek guk egitea nahi dutena egin nahi dugu. Argi eduki behar dugu beti nor garen eta nolakoak garen, benetan nahi dugun moduan jokatzeko edo jarduteko. Identitatea edo nortasuna da besteengandik bereizten gaituena, hortaz, beharrezkoa da nolakoak garen eta nola jokatzen dugun jakitea.
   Jendeak nor garen zalantzan jartzea eragin diezaguke. Nor garen argi eduki ezik, nola jakingo dugu zer nahi dugun? Erabaki egoki eta zuzenak hartzeko gai izango gara orduan?
   Gure balioak eta bertuteak argi eduki behar ditugu, horiek oinarri hartuta jarduteko. Gu egiten duguna gara eta horixe transmititzen diegu besteei. Badakit geure burua ezagutzea lan zaila dela, batzuetan atsegin ez ditugun zenbait gauza onartu behar ditugulako, baina behin gure burua ezagutu ondoren, lasaialdia hartzen dugu. Hainbat aldiz, gure burua ezagutzen ez dugulako, nahi dugun hori merezi ez duten gauzetan bilatzen dugu eta askotan min ere egin diezagukete.
Garrantzitsuena gure buruarekin orekan bizitzea da eta, batez ere, geure burua onartzea.

GOGOETARAKO GALDERAK:
Zer egiten duzu zuk ondo? Zer gaitasun natural duzu?
Eguneroko gauzetatik, zer egiten duzu inolako arazorik gabe?
Zer baloratzen edo miresten dute besteek zugandik?



BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!