2018(e)ko irailaren 30(a), igandea

Gogoeta: Nirekin, zurekin, elkarrekin gure DOHAINAK konpartitzen.


   Besteen zerbitzuan jar gaitezke, baina hori egin baino lehen gure gaitasun eta dohainen jakitun izan behar dugu, besteei zer eskain diezaiekegun jakin behar dugu eta. Zergatik? Elkar ezagutzen dugun unean, gure akatsez eta gaitasunez ohartzen gara. Gure akatsak eta hutsak lehendik ezagutzen baditugu, horiek konpontzen saia gaitezke edo akatsok erabiltzen ikas dezakegu, eta gaitasun edo dohainak ahalik eta gehien garatu eta aprobetxa daitezke. Zer gertatuko litzateke, denok gure dohainak egokiro erabili eta gehiago garatuko bagenitu? Nolakoa izango litzake gure mundua, denok benetan atsegin duguna egingo bagenu? Beti jakin nahi izan dut hori… eta ziur nago gutako bakoitzak atsegin duena egingo balu, mundu perfektua, pozez eta zorionez betea, edukiko genukeela. Baina gutxik nahi dute hori, gehienek dirua, boterea edo gizarte-maila altua lortzea baitute helburu.
   Geure burua ezagutzea garrantzitsua da. Gure burua ezagutuz gero, geure buruarekin eta bizi garen errealitatearekin harreman hobea edukiko genuke.
   Gutariko bakoitzak eginkizun bat du bizitzan, beste inork burutu ezin dezakeena. Alde horretatik, ordezkaezinak gara, gaitasun, dohain eta trebetasun askoren multzoa baikara eta horrek bakar eta paregabe egiten baikaitu. Pertsona askok bere burua ezagutzen dutela uste dute, baina, egiaz, besteek eurez esaten dutena uste dute. Askotan besteek guk egitea nahi dutena egin nahi dugu. Argi eduki behar dugu beti nor garen eta nolakoak garen, benetan nahi dugun moduan jokatzeko edo jarduteko. Identitatea edo nortasuna da besteengandik bereizten gaituena, hortaz, beharrezkoa da nolakoak garen eta nola jokatzen dugun jakitea.
   Jendeak nor garen zalantzan jartzea eragin diezaguke. Nor garen argi eduki ezik, nola jakingo dugu zer nahi dugun? Erabaki egoki eta zuzenak hartzeko gai izango gara orduan?
   Gure balioak eta bertuteak argi eduki behar ditugu, horiek oinarri hartuta jarduteko. Gu egiten duguna gara eta horixe transmititzen diegu besteei. Badakit geure burua ezagutzea lan zaila dela, batzuetan atsegin ez ditugun zenbait gauza onartu behar ditugulako, baina behin gure burua ezagutu ondoren, lasaialdia hartzen dugu. Hainbat aldiz, gure burua ezagutzen ez dugulako, nahi dugun hori merezi ez duten gauzetan bilatzen dugu eta askotan min ere egin diezagukete.
Garrantzitsuena gure buruarekin orekan bizitzea da eta, batez ere, geure burua onartzea.

GOGOETARAKO GALDERAK:
Zer egiten duzu zuk ondo? Zer gaitasun natural duzu?
Eguneroko gauzetatik, zer egiten duzu inolako arazorik gabe?
Zer baloratzen edo miresten dute besteek zugandik?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!