Dilubioa eta gero, animaliek
hainbeste denbora zeramaten Noeren arkan, dibertitzeko jokoak eta ekintzak
antolatu zituztela. Hau egitean ez ziren oso fin ibili eta joko batean okilak
arkaren lurrean zulo bat egin zuen. Zuloa handitu eta gero eta ur gehiago
sartzen zen barrura. Banaka-banaka, bertako animaliek zuloa konpontzen saiatu
ziren, inork ezin zuen ezer egin, ezta kastoreek ere ez, holako lanetan trebeak
direnak. Orduan, kezkatzen hasi ziren, arka hondoratu baitzitekeen.
Erleak hitza hartu zuen eta
erleek nola elkarrekin egiten zuten lan azaldu zien guztiei: taldeka egiten
zutela, bakoitzak hoberen egiten zuen hori aurrera eramaten. Animalia guztiak
antolatzen eta taldeetan lanean hasi ziren: Txoriek arka jasorik goraka egiten
zuten, elefanteek eta beste animalia handiek ahoak urez bete eta kanporatzen
zuten itsasorantz, animalia azkarrenek beren habiak eta etxeak egiteko
materialak bilatzen zituzten zuloa estaltzeko. Horrela, denek lanean ari zirela
lortu zuten zuloa txikitzea, baina ez zuten guztiz estali.
Etsituta, laguntza gehiago
bilatzen hasi ziren, baina arkako guzti-guztiek beren lana zuten. Bat-batean,
arrain bat sartu zen barrura eta beste animaliek zeukaten arazoaz konturatu
ziren. “Ez diegu laguntzarik eskatu arrainei!!!” esan zuen erleak. Laguntza eskatu eta arrainak eta arrainak
hurbildu ziren bertara, baita bale handia ere. Baleak estali zuen zuloa arkako
animaliak konponketa bukatzen zituzten bitartean. Eta horrela, animalia guztien
laguntzarekin guztiak salbatu ziren.
Hausnartzeko galderak:
- Nola lortu zuten itsasontzia
konpontzea?
- Zer gertatuko litzateke
animalietakoren bat siesta botatzen egongo balitz?
- Eskolan nola egiten duzue
lan hobeto, bakarka ala taldean?
- Zeintzuk dira taldean lan
egitearen alde onak?
- Denen artean mundua aldatu
dezakegu? Nola?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina