2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

Ipuina: Eta egun batean BAKEA hasi zen

Fusilek tiro egiteari uko egin zioten. Tankeek ez zuten mugitu nahi izan. Hegazkinek ez zituztela bonba gehiago garraiatu nahi esan zuten.

Nazkatuta gaude gizonak eta emakumeak hiltzeaz!

Gudez nekatuta gaude!

Eta bat-batean balen eta bonben soinua amaitu zen eta txorien txorrotxioak eta mutiko eta neskatoen ahotsak entzun ahal izan ziren. Bataila-eremuak haurrentzako egundoko parkeetan bilakatu ziren. Milaka kolore ezberdinez margotutako tankeak txirristatan eraldatu ziren eta kanoi handietatik kulunkak zintzilikatzen ziren. Hegazkinak eskola, liburutegi, zinema... izan ziren.

Fusilei, erabilpen ezagatik, arrosa handiak hazi zitzaizkien kanoietan; kaskoak loreontzi gisa erabili ziren balkoiak atontzeko.

Pertsonek guda, etsai, gorroto... hitzak liburuetatik eta hiztegietatik urratu zituzten. Eskoletan BAKEA, LAGUNA eta MAITASUNA bezalako hitzak beti letra larrian idazten direla irakasten zuten.

(LITCHU)



Gogoetarako Galderak:
  • Noizbait horrelako zerbaitekin amets egin al duzu?
  • Mundu horrekin amesten duen haurrik badela uste al duzu? Nortzuk?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!