2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

Keinua: USOAK papiroflexia erabiliz egiten

Aste honetan, asteazkenean hain zuzen ere, BAKEAren aldeko eguna ospatzen da mundu mailan. Aste honetan papiroflexia erabiliz USO bat egitea proposatzen dizuegu. USOA egiteko ondoko bideoa ikus dezakezu:



Behin USOA egin duzula jarri iozu (hegalean edota zintzilik) BAKEAren aldeko mezu bat. Ez bazaizu ezer bururatzen, begira ezazu lehengo astean landu genuen bideoa.

Eta bukatzeko, behin USOA eta MEZUA dituzula, ondo pentsatu nori oparituko diozun eta BAKEAren inguruan zer esango diozun zure oparia jasoko duen horri.

Gogora ezazu nirekin, zurekin, elkarrekin BAKEA eraikitzen!

2019(e)ko urtarrilaren 20(a), igandea

Bideoa: BAKEAri buruzko bideoa

   Aste honetarako DBHko 3. mailan BAKEAren inguruan gogoeta egiteko egindako lana aurkezten dizuegu. Bertan zenbait pertsonai ezagunen esaldiak jaso ditugu eta bideo moduan aurkezten ditugu.




GOGOETA EGITEKO:

  • Bideoaren musika ezaguna al duzu? Norena da kanta? Zer esaten du kanta horren letra?
  • Zein irudia gustatu zaizu gehien? Zerk deitu du zure arreta?
  • Zein esaldiak harritu zaitu? Zergatik?

2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

Ipuina: Eta egun batean BAKEA hasi zen

Fusilek tiro egiteari uko egin zioten. Tankeek ez zuten mugitu nahi izan. Hegazkinek ez zituztela bonba gehiago garraiatu nahi esan zuten.

Nazkatuta gaude gizonak eta emakumeak hiltzeaz!

Gudez nekatuta gaude!

Eta bat-batean balen eta bonben soinua amaitu zen eta txorien txorrotxioak eta mutiko eta neskatoen ahotsak entzun ahal izan ziren. Bataila-eremuak haurrentzako egundoko parkeetan bilakatu ziren. Milaka kolore ezberdinez margotutako tankeak txirristatan eraldatu ziren eta kanoi handietatik kulunkak zintzilikatzen ziren. Hegazkinak eskola, liburutegi, zinema... izan ziren.

Fusilei, erabilpen ezagatik, arrosa handiak hazi zitzaizkien kanoietan; kaskoak loreontzi gisa erabili ziren balkoiak atontzeko.

Pertsonek guda, etsai, gorroto... hitzak liburuetatik eta hiztegietatik urratu zituzten. Eskoletan BAKEA, LAGUNA eta MAITASUNA bezalako hitzak beti letra larrian idazten direla irakasten zuten.

(LITCHU)



Gogoetarako Galderak:
  • Noizbait horrelako zerbaitekin amets egin al duzu?
  • Mundu horrekin amesten duen haurrik badela uste al duzu? Nortzuk?


2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea

GOGOETA: Nirekin, zurekin, elkarrekin BAKEA eraikitzen


   Urte berri on guztioi eta ongietorriak izan zaitezte berriro eskolara! Zer moduz Gobonetako oporrak? Atsedena hartu al duzu? Zerbait berezia egiterik izan al duzu? Eskolako lagunekin bat eginten dugun honetan Gabonetan poztu zaituen zerbait elkarbana dezakezu, ez al duzu uste? Zerk ekarri zaituen poza jai hauetan? (lagunen artean hizt egin dezakegu eta hartara konpartitzen dugu Gabonetan jazotakoa).

   Konpartitu eta gero, ondorengo bideoa duzu, ea zerk ekartzen zaituen burura:



  Asmatu al duzu zertaz ari garen? Zuetako batzuek oso memoria ona duzue eta berehala konturatu zarete urtarrilaren 30ean BAKEAren eguna ospatuko dugula. Baina… Ba al dakizue zergatik? Nondik dator ospakizun hau? Ba… egun berezi hau, duela 55 urte sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde egin zezaten. Egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Gandhik bere herrialdearen independentzia lortu zuelako modu baketsu batez.

   Zer esan nahi dugu ospakizun honekin? Ba… Guk ere eredu hori jarraitu nahi dugula, arazoak ditugunean biolentziarik gabe eta garrasirik egin gabe konpontzea gustatuko litzaigukeela. Beraz, hemendik aurrera Gandhiren antzera saia gaitezen arazoak modu baketsuz konpontzen, haserrea eta mina baztertuz.


Nirekin, zurekin, elkarrekin BAKEA eraiki dezagun!!!

2018(e)ko abenduaren 9(a), igandea

Bideoa: Familia ezagutzen

Orain gabonak gertu ditugula, telebista eta beste hedabideak iragarkiz betetzen zaizkigu. Baino badago aurten bat bereziki asko gustatu zaiguna; Ikearena alegia. Bideo hau ikustea proposatzen dizuegu, uste dugulako hausnarketa oso interesgarri bat egitera bultzatzen duela.



Hausnarketarako galderak:

- Bideo hau ikusi eta gero, zure etxean antzeko zerbait gertatu daitekeela pentsatzen duzu?
- Zein uste duzu dela bideoaren mezua?
- Ba al du zerikusirik Gabonekin?
- Zer egin dezakegu horrelako egoerak saiesteko? Ze ideiak bururatzen zaizkizu?
- Eta eskolan, zer egin dezakegu benetako gabon batzuk prestatzeko?


2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

Gogoeta: Nirekin, zurekin, elkarrekin... Gabonak eraikitzen


Nirekin, Zurekin, ELKARREKIN
Gabonak eraikitzen

Lan handia egin dugu dagoeneko eta oporren gogoz gaude. Aurreko larunbat honetan hilabete berri bati hasiera eman diogu. Eta zein uste duzue dela abenduan landuko dugun balorea edo hitza? Jakina, egun hauetan zehar “Gabonei” buruz arituko gara.
Zer dira zuretzat Gabonak? Nola ospatzen dituzu? Galdera hauei erantzuten badiegu, konturatuko gara pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat duela, eta gainera ospatzeko hamaika modu daudela. Jatorriz, jai hauek ospatzen ditugu egun hauetan Jesusen jaiotza gogoratzen dugulako. Bera izan zen Jainkoak bidali zuen mesiasa. Bera zen bere semea.
Guztiok dakigun bezala, bere gurasoak Maria eta Jose izan ziren, eta ez zuten lan erraza izan. Hainbat arazo eta gero Belenera joan behar izan zuten, eta iristen zeudela, Jesus jaiotzeko ordua iritsi zen. Azkenean ukuilu batean jaio zen, munduko umerik xumeena bezala. Bere aitak mundua salbatzera bidali zuen; bere zeregina guztiz garrantzitsua zen. Baino ez zen gaztelu edo etxe dotore batean jaio. Honekin erakutsi nahi ziguten, Jesus, gu bezalako gizakia zela; baina benetan bihotz onekoa.
Eta pentsa dezagun orain zein lan ona egin zuen, 2.000 urte eta gero, berari buruz hitz egiten jarraitzen dugula. Berak erakutsitakoak gaur egun oraindik oso baliagarriak dira, bere ideiak eta baloreak ez dira zaharkitu. Berak esan zuen moduan, munduan dagoen gauzarik garrantzitsuena maitasuna da. Honi esker munduan bakean bizi gaitezkelako.
Gure leloak dion bezala, “nirekin, zurekin, Elkarrekin” gabonak eraikiko ditugu. Azken batean gabonak ospatu ahal izateko, elkarrekin egon behar dugu. Horregatik gehiengoak familiarekin biltzen gara jai hauek ospatzeko; kaleak eta etxeak apaingarriz betetzen dira, opariak jaso eta egiten ditugu, lagunei postalak bidaltzen dizkiegu… Baina azken batean, hauek guztiak maitasunaren seinale dira.



Gogoetarako galderak:

-         Zuk nola ospatzen dituzu jai berezi hauek?
-         Zer esan nahi dute?
-         Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuena?
-         Ze sentimendu sortarazten dizkizu?

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!