Urte berri on guztioi eta ongietorriak izan
zaitezte berriro eskolara! Zer moduz Gobonetako oporrak? Atsedena hartu al
duzu? Zerbait berezia egiterik izan al duzu? Eskolako lagunekin bat eginten
dugun honetan Gabonetan poztu zaituen zerbait elkarbana dezakezu, ez al duzu
uste? Zerk ekarri zaituen poza jai hauetan? (lagunen artean hizt egin dezakegu
eta hartara konpartitzen dugu Gabonetan jazotakoa).
Konpartitu eta gero, ondorengo bideoa duzu, ea
zerk ekartzen zaituen burura:
Asmatu al duzu zertaz ari garen? Zuetako batzuek
oso memoria ona duzue eta berehala konturatu zarete urtarrilaren 30ean BAKEAren
eguna ospatuko dugula. Baina… Ba al dakizue zergatik? Nondik dator ospakizun
hau? Ba… egun berezi hau, duela 55 urte sortu zen munduko eskola guztiek
bakearen alde egin zezaten. Egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren
heriotzaren urteurrena delako. Gandhik bere herrialdearen independentzia lortu
zuelako modu baketsu batez.
Zer esan nahi dugu ospakizun honekin? Ba… Guk ere
eredu hori jarraitu nahi dugula, arazoak ditugunean biolentziarik gabe eta
garrasirik egin gabe konpontzea gustatuko litzaigukeela. Beraz, hemendik
aurrera Gandhiren antzera saia gaitezen arazoak modu baketsuz konpontzen,
haserrea eta mina baztertuz.
Nirekin, zurekin, elkarrekin BAKEA
eraiki dezagun!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina