Kaixo lagun eta ongietorri:
Zer moduz igarotako azken bi aste hauek? Non ibili zara? Atsedena hartu al duzu? Zer da gehien gustatu zaizuna deboralditxo honetan?
Oporrak bukatu eta ikasturtearen azken txanpan sartu gara eta guk ONGIETORRIA ematen dizugu.
ANIMO ikasturtearen azken txanpa honetan! Bukaera polita izan dezazula!
Honekin guztiarekin batera, azkeneko bi aste hauetan Jesusen heriotza eta piztuera ospatu dugu. Ondoren duzun bideotxoan laburki azaltzen den bezala:
Bideoan ikusi dugunez, JESUS HEMEN dago, JESUS GUREKIN dago.
Bideoko zein egoeratan piztu da Jesus? Bideoko zein egoeratan mundua hobetzen da?
Besteen alde gauza on bat egiten dugunean Jesus hemen dago.
Zein gauza ona egin dezakezu zuk ikasturtea ondo amaitzeko? Zein gauza egin ditzakezu besteen alde ikasturtearen bukaera zaintzeko?
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan
Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!
-
Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!
-
Irakasgai guztietan, komunikabideetan, iragarkietan, errepikatzen zaigu behin eta berriz: Nirekin, zurekin, elkarrekin, mundua zaintzea ...
-
Begiratu arretaz ondoren duzun bideoa: Eta zuk, zer pentsatzen duzu? Zer pentsatzen duzu gerra ri buruz? Zer pentsatzen duzu homofobi...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina