2018(e)ko azaroaren 10(a), larunbata

Ipuina: GORPUTZEAN BORROKA


Egun batean ezkerreko eskuak esan zion eskuinekoari: “Hara, gu egun osoan lanean ari gara eta urdailak ez du ezertxo egiten”.
Hankek, hori entzun ondoren, esan zuten: “Arrazoia duzu, gu ere nekatuta gaude. Hara eta hona ibiltzen gara, urdailarentzat jateko bila, eta urdailak, berak, jan baino ez du egiten.
Eskuineko eskuak oihu: “Ez diogu jaten emango, ea nola konpontzen den”.
Orduan, urdailak hitz egin zuen: “Lagunok, oker zabiltzate. Gure zeregin edo eginkizunak desberdinak dira, bakoitzak berea du, baina denok elkarren beharrean gaude”.
Besoek oihuz erantzun zioten: “Zaude isilik! Alferren kontuak dira horiek. Aurrerantzean ez duzu ezer jango, ezer ez!
Horrela, jan gabe, zenbait egun igaro ziren.
“Altxatzeko indarrik ere ez daukat”, esan zion egun batean beso batek besteari.
“Ezta nik ere. Makal-makal nago”, erantzun zion besteak
Hankak ere kexatu ziren: “Guk ezin dugu zirkinik egin”.
Eta gorputz-atal guztiek antzeko gauzak esan zituzten. Denak ahul zeuden.
Orduan urdailak hitz egin zuen: “Ni ere oso larri nago. Jaten ematen badidazue, lanean hasiko naiz berriro… eta denok indarberritu, sendatu eta hobeto sentituko gara”.
“Tira, proba dezagun”, esan zuen eskuineko eskuak.
Hankek, nekez, gorputza mahaira eraman zuten. Beso eta eskuek jatekoa ahoan sartu zioten, … eta handik denbora gutxira eskuek esan zuten:
“Hara, hobeto gaude orain”.
Banan-banan gorputz-atal guztiek gauza bera esan zuten. Orduan ulertu zuten denek elkarri lagundu behar ziotela osasuntsu eta ondo egoteko.

Ez ahaztu: denok gara garrantzitsuak, denok egin dezakegu zerbait gizartearen onerako, denon onerako.

GALDERAK


·         Zer izan da zuretzat deigarriena ipuin honetan?
·         Noiz berreskuratzen du berriz gorputzak osasuna?
·         Zer bururatzen zaizu gizartea hobetzeko egin behar duguna?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

BALOREAK lantzen DBHko 1. mailan

Hona hemen DBHko 1. mailan ikasturte bukaeran burutu duten baloreen inguruko lipdap. Bikain aritu zarete. MILA ESKER!